XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Mila esker Mikel, beno, kontua da iaz, urriaren egun batean, makilatxo bat hartu, eta, zergatik jakin gabe, lurrean landatu nuela, kurtso hasieran gutxi gorabehera.

Bada, badakit sinestea ez dela erraza baina makil txiki hura, nire harridurarako, handik gutxira zuhaitz ttipi bat bihurtu zen, zuhaitz ttipi bat, zerbait berezia zuena.

Adaxka pare bat bota zituen aurrena, beste pare bat ondoren, hostoak zituztenak.

Eta arbola, gero eta handiagoa egiten hasi zen.

Hasiera batean ni baino pixka bat altuagoa bazen ere, aste batean nire aita baino altuagoa zen, dexente altuagoa gainera.

Klubeko gainerako partaideak ixil-ixilik zeuden, erne, baina hasiak ziren ordurako elkarri begiratzen, mesfidantza beren aurpegietan poliki-poliki marrazten ari zelarik.

- Ni egunero joaten nintzen arbola bisitatzera - jarraitu zuen Maritxuk ezikusia eginez - eta nola hazten zen ikustera.

Asko gustatzen zitzaidan berarekin hitz egitea, beno, nik berari neure gauzak kontatzea esan nahi dut.